Zazen

Rinzai eskolako zazen-saioa.

Zazen txinerazko 坐禅 esapidearen japonierazko forma da, eta "eserita meditatzea" esan nahi du (Za=eseri, Zen=meditazioa). Zazen meditazio budistan, gela baketsu batean, arnasa geldiro hartuz, bizkarra zutik, lurrean eserita, eskuak bildurik, eta batez ere pentsaera analitiko logikoa bazterturik, nahikundeak kendu eta kontzentrazio lasai batez egiteko meditazioa da. Japoniako Soto eskolaren arabera, iratzarpenera iristeko biderik egokiena da, eta, ongi egiten bada, iratzarpena bera da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search